Maila: máxima categoría en casas ruralesmáxima categoría en casas ruralesmáxima categoría en casas ruralesmáxima categoría en casas rurales Arraitz-Orkin, Ultzama (Nafarroa) teléfono de contacto 677 736 799 email info@albirena.com  capacidad  Alokairu osoa 14+2  wifi

Etxea

Albirena landetxea Arraizko herri nafarran kokatua dagoen XVIII. mendeko nekazal etxea da. 2010 urtean guztiz zaharberritua, gaur egungo teknologia eta erosotasunak gehitu dira etxearen antzinako xarma galdu gabe.

Etxe independientea da, nagusien bizitegiari itxikia. Alde batetik beheko solairua dago, lehendaziko pisua bertzetik eta bigarren pisua edo ganbara azkenik.

Beheko solairua:
Turismo-informazio anitza duen harrera.
Jolas gela zabala billar, futbolin, ping-pong eta dianarekin.
Haurrak jostatzeko toki zabala, joku ezberdin eta ugariekin.
Komuna.
"Combi" Hozkailu - izozkailua
Lehenengo solairua:
Sukaldea ikuzgailu, hozkailu, ontzi-garbigaiu, bitrozeramika, mikroondasa, lehorgailu eta mota guzietako ontziekin
Egongela zabala lurreko suarekin, sofak, telebista, DVD eta 14 bazkaltiarrendako mahai ederrarekin.
Terraza estalia, kanpoko mahai eta aulkiekin.
3 logela bikoitz, guztiak komuna eta ile-lehorgailuarekin. Horietako bi logela bikoitzak dira eta komuna dute barne. Hirugarrenak ordea matrimoniozko ohea du eta berezko komuna ondoan.
Bigarren solairua:
Solairu honetan ganbaradun 4 logela daude guziak komuna eta ile-lehorgailuarekin. Horietako bik matrimoniozko ohea dute eta gaineratakoek ohe bikoitzak.
Etxearen solairu honetan ere egongela eroso bat dago sofa, telebista eta DVD-arekin.
Jardina eta kanpokaldea:
Etxearen aurrekaldean 500 m2-tako azalerako gune berdea aurkitzen da: lorategia, barbakoa eta picnic-eko mahaiekin.
Gure bezeroek nahi izanez gero bertan dagoen baratze txikia ere erabili ahalko dute.

Internetera konektatzeko WIFI konexioa erabiltzeko aukera dago. wifi

Ez da animaliarik onartzen.

Ezin da logeleta erre.