Maila: máxima categoría en casas ruralesmáxima categoría en casas ruralesmáxima categoría en casas ruralesmáxima categoría en casas rurales Arraitz-Orkin, Ultzama (Nafarroa) teléfono de contacto 677 736 799 email info@albirena.com  capacidad  Alokairu osoa 14+2  wifi

Kokapena eta kontaktua

Arraitz-Orkin herria Ultzamako haran berdean kokatua dago; Iruñetik 25 km-tako distantzia batera dago, Nafarroa hezea deituriko eskualdean.

Iruñetik

20 minutuko ibilbidea bertzerik ez da. Bertara iristeko 121-A Nazionala hartu beharko dugu Iruñeko inguruan; Arraitz-eko bentak baño lehenagoko bidegurutzean ezker jo 4230-N errepidean sartzeko. Laster ailegatuko gara herrira (1 Km).

Donostiatik

N-1 errepidea hartu Andoaingo norabidean. Herrialde honetan Leitzarango A-15 autobian sartu Urrizako ateraldira iritsi arte; bertan 411-NA aukeratu Lizaso aldera. Guzira ordu bateko ibilbidea izanen dugu gutxi gora behera..

Bilbotik

Ibilbidea ordu eta hiru laurdenetako da gutxi gora behera.

Bilbon, AP-68 a hartzen dugu, Gasteizko norantzan. Behin Gasteizen, A-10etik jarraitzen dugu, Barrankako autobiatik, Irurtzun herrira iritsi arte.

Irurtzunen, A-15 autobia hartzen dugu Donostiako norantzan, eta 4 km-tara, 117 irteera (Urritza) hartzen dugu.

Hemendik aurrera, ibilbidea herri errepideetan barrena da, Urritzatik NA-411 Larraintzarreraino joan behar gara.

Behin puntu honetan, bidegurutzean ezkerretara dagoen NA-4161 errepidea hartu behar dugu, Iraizotz aldera.

Behin herri honetan, NA-4230 errepidea hartuta, Arraitzeraino joan behar gara.


Mapa handitu