
Arraitz-Orkin
Arraitz-Orkin, Ultzamako harana osatzen duten 14 herrietako bat da. 200 biztanleko herri ttiki hau Iruñetik 20 minututara dago, Belateko mendiaren magalean. Basa mardulez eta belai berdez inguratua, maiz ikusten da mota guzietako hazienda non nahi bazkatzen. Aipatzekoa bertzalde, herrian dauden harri eta zurezko etxe dotoreak. Elizaz gain, frontoi eder bat dago haurrendako zalnburu ezberdinekin. Herriko ostatuan bertako plater tiipikoak zerbitzatzen dira.
Oinarrizko erosketak herrian bertan egin daitezke, gainerako zerbitzuak aldiz (osasun zentrua, farmazia, eskola, igerilekuak, kiroldegia etab) 5 Km-tara dagoen Larraintzarreko herrian aurkituko ditugu.
Informazio gehiago: